Zaraitzu – Nabaskoze Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate
Helbidea: K/ Rotxapea, 10, behe solairua 31690 Ezkaroze
Telefono zenbakia: 948890529
Posta elektronikoa: mancomunidades@salazarnavascues.es
Zaraitzuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Zaraitzuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Sistema Publikoko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko unitatea da Zaraitzuko Ibarran eta Nabaskozeko Almiradioan eta bertara sartzeko atea da. Pertsonetatik, familia eta gizarte eremutik hurbilen dagoen maila.
Profesional ezberdinak osatzen dute zerbitzua: gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, etxez-etxeko laguntza zerbitzuko langileak eta administrazio langilea.
Zerbitzu honen helburua, herritarren gizarte-premiei erantzutea, inklusioa erraztea eta autonomia pertsonala bultzatzea da. Hori guztia, laguntza eta orientazio prozesuetatik eta hainbat prestazioen kudeaketatik abiatuta.
HARRERA ETA GIZARTE ORIENTAZIOKO PROGRAMA
Harrera- eta gizarte-orientazioko programa da Zerbitzura sartzeko lehen atea, bailarako biztanle guztiei zuzenduta dago, eta zuen kezkak, beharrak, eskaerak edo proposamenak planteatzeko lekua da.
GIZARTERATZE PROGRAMA
Gizarteratze Programaren helburua Zaraitzuko ibarran eta Nabaskozeko Almiradioan bizi diren pertsonen gizarte-bazterketa ezagutzea eta saihestea da, laguntzaren bidez, haien egoera pertsonala, osasuna, ekonomia, gizarte- eta lan-arlokoa, etxebizitza eta abar hobetzeko behar dituzten baliabide guztietarako sarbidea bermatuz.
HAUR ETA FAMILIEI ZUZENDUTAKO PROGRAMA
Haur eta Familiei zuzendutako Programaren helburua da, Ibaxako adingabeei eta haien familiei beren garapen pertsonala ahalbidetuko dien ingurune bat bermatzea, babes mekanismoen, eta laguntza pertsonala, familiarra eta sozialaren bidez.
MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN AUTONOMIA PERTSONALA ETA ARRETA SUSTATZEKO PROGRAMA
Mendetasun-egoeran dauden pertsonei beren ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehien eta espero daitekeen bizi-kalitaterik onenarekin egon daitezen ahalbidetzea du helburu. Programa honen bidez Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua kudeatzen da. ELZ erabiltzaileen etxean egiten den zerbitzu-multzo bat da, haien autonomia babesteko eta laguntzeko, bai eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei, haien familia zaintzaileei eta mendekoak ez izan arren desgaitasunen bat dutenei edo autonomia pertsonalean mugak dituztenei hurbileko eta kalitatezko arreta bermatzeko ere.
ARRETA EREDUA
Gizarte Zerbitzuaren lan-arretaren eredua zaintza-ereduetan oinarritzen da (pertsona ardatz duen arreta integrala eta harremana ardatz duen arreta), bai pertsonarekin esku hartzeko (bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzea bilatuz), bai bere harreman-inguruneetan esku hartzeko (pertsonak jasotako lehen mailako laguntza maximizatzea bilatuz).
Sareko lan-metodologia erabiltzen dugu beste sistema publiko eta pribatu batzuekin egiten dugun esku-hartzearen esparruan, batez ere Osasunarekin eta Hezkuntzarekin